2012/10/30

Irakasleentzako gida


Behean jarri dudan web orrialdean Kanariaseko gobernuak, bullying-a ematen den egoeretan, irakasleek zer egin dezaketen jakiteko lagungarria den gida daukagu. 

Gida honen bitartez, irakasle batek bullying-ari buruzko ondorengo puntuak jakin ahal izango ditu:

  • Zertan datza?
  • Ezaugarriak zeintzuk dira?
  • Non ematen da batez ere?
  • Zeintzuk dira eragileak, sintomak?
  • Zer nolako portaera du tratu txarrak jasotzen dituenak?
  • Zelan jokatu behar du irakasle batek (erasotzailearekin, tratu txarrak jasotzen duenarekin, bakoitzaren familiarekin..)
  • ...

Gure gertuko ingurunean bullying-eko egoerak ematen dira eta askotan ez dakigu zer den egin behar dugun gauzarik egokiena, hau da, zelan jokatu behar dugun antzematen den arazoarekin bukatzeko. Askotan, komunikabideetan horrelako egoerak ikusten ditugunean, argi eta garbi ikusten dugu zer den egin behar dena, baina gero, guri gertatzen baldin bazaigu guztiz blokeatuta geratzen garela uste dut, hau da, zer egin jakin barik. Gida bat gure eskuetan edukiz, pixkanaka-pixkanaka hobetzen joango garela pentsatzen dut. 

Hori dela eta, interneten bilatzen eta bilatzen aritu eta gero, Kanariaseko gobernuak eskaintzen duen irakasleentzako gida hau zuei ere jartzea komenigarria eta garrantzitsua dela iruditu zait. Modu honetan, esan bezala, irakasleak direnak eta izango garenok, gai honen inguruko informazio gehiago barneratuko dugu eta ziur nago, zoriotxarrez, egun batean aplikatu behar izango dugula. 

Honekin amaitzeko, azpimarratu nahi dut, gurasoen, lagunen... laguntza ere ezinbestekoa dela eta nahiz eta gida hau, batez ere, irakasleentzat zuzenduta egon, familiarrek ere ikustea, irakurtzea... komenigarria izango litzateke. 







2012/10/27

Disneyko pelikulak lagungarriak

Maria Jose Lerak, "Los cuentos como prevención de la violencia escolar" idatzitako lana irakurri izan dudanean, arreta piztu didan gauza bat ikusi izan dut.


Berak dio, "La bella y la bestia" filma, hainbat irakasleengandik aukeratua izan zela, klasean bizikidetza lantzeko asmoarekin. Izan ere, pelikula honeta, tratu txarrak ere antzematen dira.



Alde batetik, Gaston dago. Honek, herriko burua da eta bere helburua herritarrengandik bereiztea denez, behin eta berriro besteak makurtzen ditu gainerakoen aurrean. Pertsonai honetan, autoritarimoa, larderia, biolentzia fisikoa, hitzezkoa, soziala eta beste horrelako beste hainbat ezaugarri antzematen dira. 



Bellaren kasuan, neska honen pertsonaia, ausarta, defendatzailea... da. Ez dio inolako beldurrik Gastoni eta nahiz eta honek berarekin ezkondu nahi, neskak berarengandik independiente geratzea lortzen du. 



Bestia alde batetik biktima da eta beste alde batetik, erasotzailea. Pertsonaiaren mina eta bere fisikoa ez onartzeagatik sortzen zaion biolentzia lotzen dira. Bestiaren kasuan ikusi daiteke, jendeak zelan onartzen duen aldaketa jasan eta gero. Hori dela eta, adibide honen bitartez, ikasleei transmititu nahi zaiena honako hau da: haien portaera aldatzen baldin badute, gainerakoengandik errespetatuak sentituko dira. 









 Horrelako ariketak eskolan lantzea oso egokia iruditzen zait. Izan ere, Disney-ko pelikulak ikasle guztiek, edo behintzat gehienek, ikusi izan dituzte eta modu honetan, haien errelaitatearekin lotura bat sortzeko errezagoa izan daiteke. Hau da, Gastonen, Bellaren edota Bestiaren jarrerak ikusita haien inguruko pertsonekin erlazionatu ahal izango dituzte. Modu honetan, jarrera bakoitzak zer ondorio dakarren ikusi eta haien bizitzan nolakoa izan nahi duten aukeratu ahal izan dute. 



Gainera, ariketa honek, irakaslearentzat lagungarria izan daiteke ikasleek Gastontzat, Bellatzat edo Bestiatzat haien inguruko nor hartzen duten jakin ahal izateko. 










2012/10/22

Hezkuntza Sailak bullying-ari aurre egiteko protokolo bat sortu du.


eitb web-orrialdetik ateratako albistea
Euskal Autonomia Erkidegoan,16 urte arteko euskal ikasleen %17k diote nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela inoiz.
2010ean eskola jazarpena izan zitezkeen 90 kasu antzeman zituzten euskal ikastetxeetan, haietatik 33 ziurtatu ziren eta hala bideratu zituen Hezkuntza Sailak.
Azken urteetan eskola jazarpena larritu egin da Internetekin, gero eta gehiago dira sare sozialekin edota mugikorren bitartez jazarpena jasaten duten gaztetxoak.
Arazo honi aurre egiteko Hezkuntza Sailak protokoloa aurkeztu du. Ikastetxeen esku utzi du eskola jazarpenaren kontrako gida. Bertan, Irakasleek, ikasleek eta familiek kasu bakoitzean zer egin behar duten azaltzen da.
Ciberbullying-aren aurka prestatu duten gida aitzindaria dela dio Hezkuntza sailburuak. Baina jazarpen era berri hau antzemateko eskola ez dela nahikoa gogoratu die Celaak familiei eta oso adi egoteko eskatu die.  





Euskal Autonomia Erkidegoan, 16 urte arteko euskal ikasleen %17k nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela irakurrita, ez duzu pentsatu agian, zure familiar batek ehuneko horren barruan egon daitekeela edo sartuta egon dela inoiz? Horrela bada, kasuan esku-hartzeko gogoak izango dituzu ez?


Uste dut, ezinbestekoa dela familiarrek ere adi egotea eta parte-hartzea. Argi dago, irakasleek eskolan dauden pertsonak direla eta hortaz, eskolan gertatzen den arazoetaz erne egon behar direla, horiekin amaitzeko. Baina, aipatu dudan moduan, gurasoen laguntza ere, garrantzitsua iruditzen zait, bai biktimaren gurasoena, baita tratu txarrak ematen dituen pertsonarenak. 



Hezkuntza Sailak horrelako protokolo bat aurkeztea oso egokia iruditzen zait. Izan ere, askotan, ez dakigu zer egin behar dugun, edo zein den ekintzarik egokiena... gertatzen den arazo horri aurre egiteko. Hori dela eta, oso lagungarria iruditzen zait eta honek, nolabaiteko esperantza pizten duela pentsatzen dut. Hala ere, nire esperientzian oinarrituta aitortu behar dut, uste dudala nahiz eta protokolo horretan, ikasleek egin behar dutena zer den agertu, gero bullyinga jasotzen duten ikasle gehienek, zoritxarrez, ez dutela praktikan jarriko. Izan ere, pertsona hauek, beldur dira, ez dira ausartak... Hori dela eta, pentsatzen dut, lehenengo pausuak irakasleek eta gurasoek eman behar dituztela. 



Espero dut proiektu honek gauza positiboak ekartzea eta alferreko gauza bat ez izatea.  

2012/10/19

Amanda Todd bullying-aren beste biktima bat

Hurrengo albistea Deia digitalean  azaldutakoa da.



Amanda Todd, Kanadan bizi zen 15 urteko neska, bere buruaz beste egin zuen orri sozialetan, institutuan... jasotako bullying-a dela eta. Gertaera honek gertatu baino hilabete bat lehenago, Amandak, youtubera berak egindako bideo bat igo zuen. Bideo honetan, laguntza eskatzen zuen eta horretarako gertatzen zitzaziona kontatzen zuen. 






Horrelako egoerak askotan gure hurbileko ingurunean gertatzen dira eta ez gara konturatzen. Gainera, sarritan, ez gara konturatzen konturatu nahi ez garelako, begiak irekitzen ez ditugulako. Hori dela eta, nire ustez, lehenengo eta behin ohartu egin behar gara horrelako gertaerak gugandik hurbil ere gertatu egin ahal direla eta horretarako, jakin behar dugu azkar esku-hartu behar dugula Amanda Todd-ren kasuan gertatutakoa ez gertatzeko. 



Horrelako albiste bat irakurtzean burura etortzen zaidan galdera honako hau da: Zelan egon behar zen Amanda Todd bere buruaz beste egoteko?




Pentsatu, zuek ere, zelan egon behar den pertsona batek bere bizitzarekin amaitzeko. Ez dut ulertzen zelan egon daitezkeen hain gaiztoak diren pertsonak, ezin dut ulertu!!! Haiek ez zuten ikusten neska honi egiten ziotena?? Seguru nago Amanda Todd bere etxean negarrez zegoen bitartean hauek ez zutela haien bizitzako minutu bat ere ez galtzen neska honetaz pentsatzen. 




Nire amak esaten zidan bezala: "Ez egin besteei besteek zuri egitea nahi ez duzuna". Uste dut ikasle horien gurasoek ez zietela horrelako edo antzeko esaldirik esan haien seme-alabei. 



Hemen Amandak egindako bideoa usten dizuet.