2012/10/22

Hezkuntza Sailak bullying-ari aurre egiteko protokolo bat sortu du.


eitb web-orrialdetik ateratako albistea
Euskal Autonomia Erkidegoan,16 urte arteko euskal ikasleen %17k diote nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela inoiz.
2010ean eskola jazarpena izan zitezkeen 90 kasu antzeman zituzten euskal ikastetxeetan, haietatik 33 ziurtatu ziren eta hala bideratu zituen Hezkuntza Sailak.
Azken urteetan eskola jazarpena larritu egin da Internetekin, gero eta gehiago dira sare sozialekin edota mugikorren bitartez jazarpena jasaten duten gaztetxoak.
Arazo honi aurre egiteko Hezkuntza Sailak protokoloa aurkeztu du. Ikastetxeen esku utzi du eskola jazarpenaren kontrako gida. Bertan, Irakasleek, ikasleek eta familiek kasu bakoitzean zer egin behar duten azaltzen da.
Ciberbullying-aren aurka prestatu duten gida aitzindaria dela dio Hezkuntza sailburuak. Baina jazarpen era berri hau antzemateko eskola ez dela nahikoa gogoratu die Celaak familiei eta oso adi egoteko eskatu die.  





Euskal Autonomia Erkidegoan, 16 urte arteko euskal ikasleen %17k nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela irakurrita, ez duzu pentsatu agian, zure familiar batek ehuneko horren barruan egon daitekeela edo sartuta egon dela inoiz? Horrela bada, kasuan esku-hartzeko gogoak izango dituzu ez?


Uste dut, ezinbestekoa dela familiarrek ere adi egotea eta parte-hartzea. Argi dago, irakasleek eskolan dauden pertsonak direla eta hortaz, eskolan gertatzen den arazoetaz erne egon behar direla, horiekin amaitzeko. Baina, aipatu dudan moduan, gurasoen laguntza ere, garrantzitsua iruditzen zait, bai biktimaren gurasoena, baita tratu txarrak ematen dituen pertsonarenak. 



Hezkuntza Sailak horrelako protokolo bat aurkeztea oso egokia iruditzen zait. Izan ere, askotan, ez dakigu zer egin behar dugun, edo zein den ekintzarik egokiena... gertatzen den arazo horri aurre egiteko. Hori dela eta, oso lagungarria iruditzen zait eta honek, nolabaiteko esperantza pizten duela pentsatzen dut. Hala ere, nire esperientzian oinarrituta aitortu behar dut, uste dudala nahiz eta protokolo horretan, ikasleek egin behar dutena zer den agertu, gero bullyinga jasotzen duten ikasle gehienek, zoritxarrez, ez dutela praktikan jarriko. Izan ere, pertsona hauek, beldur dira, ez dira ausartak... Hori dela eta, pentsatzen dut, lehenengo pausuak irakasleek eta gurasoek eman behar dituztela. 



Espero dut proiektu honek gauza positiboak ekartzea eta alferreko gauza bat ez izatea.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario