Oraingo honetan, "Bullying" pelikulari buruzko trailea usten dizuet. Modu honetan, agian, inoiz pelikula ikusteko gogoak pizten zaizkizue. Film honek, 2009an egin zuten Josecho San Mateo zuzendaria zelarik.
Zertaz doa?
Jordi, 15 urteko gazte bat da eta bere amarekin bizi da bere aita hil egin delako. Hori dela eta, hiriz aldatu egiten dira bizitza berri bat hasteko asmoarekin.
Hasiera batean, dena, normaltasunez joango da baina instituto berria hasi eta bere bizitza osoa infernua bihurtzen da. Izan ere, egunero, tratu txarrak jasoko ditu.
Pelikula honek, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta ez dela egon behar uste dut, izan ere nahiko gogorra izan daiteke adin horretako ikasleentzat. Baina derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikusteko egokia iruditzen zait. Modu honetan, tratu txarrak jasotzen dituen norbaitek egotekotan, zer egin behar duen eta zer ez duen egin behar ikasi ahal izango du. Honekin batera, agian, erasotzaileren bat baldin badago, egiten duen minaz ohartuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario