2012/11/07

Irakasle batzuk erasotzaileak

M1nutouno-ren web orrialdean ikusi dudan moduan, 2012ko irailaren 6an, ikasle batek bere irakaslearengandik tratu txarrak jasotzen zituela azaltzen zuen albistea igo zuten.


Washingtoneko eskola bateko irakasle batek, John Rosik, bere ikasle batzuen laguntzarekin,  13 urteko ikasle bat jo zuen eta umearen azpiko arropa ahoan sartu zion, orain dela pare bat hilabete. 



Honen aurrean, irakasleari jarri dioten zigorra, eskolara bi astez ez joatea izan da. Hori dela eta, gurasoak  kexatu egin dira, baina ez diete kasurik egin. Rosik, bere burua defenditzeko asmoarekin, bullying-a ez dela esaten du. 



Umeak, bere gurasoei aitortu die, bere buruaz beste egin nahi duela.







Albiste honetatik bi gauza dira gehien harritu nautenak.

Alde batetik, irakaslearengandik tratu txarrak jasotzea ere sinestuezina iruditzen zait. Baina zer irakatsi nahi diegu gure ikasleei? Irakasleek haien ikasleak jotzeko eskubidea dutela uste dute? Ezin dut sinestu!! Argi eta garbi dago, gaur egun beste garai batean bizi garela. Lehen, agian, irakasleak inoiz ikasleak jotzen edota gainerakoen aurrean gutxiezten zituzten. Izan ere, irakasleek autoritate osoa zuten. Baina, gaur egun, suposatzen da gauzak aldatu egin direla. Hala ere, horrelako kasu bat ikusita, ea benetan aldatu diren edo oraindik ere, zer edo zer geratzen den galdetzen diot nire buruari.


Beste alde batetik, ezin dut ulertu zelan jartzen dioten zigor hori. Ez dakit zelan onartu egiten diren horrelako egoerak. Izan ere, zigor horrekin, irakasle horrek berriro egiteko aukera izango du.
Uste dut, ikasleek irakasleari errespetua izan behar dion bezala, irakasleak bere ikasleei errespetua izan behar diela. Izan ere, irakasleak, ikasleen gurasoekin batera, umeentzako jarraibidea izan behar da.
Nik, zigorra jarri dioten pertsonen kasuan egongo banintz, kargutik botako nuke eta berriro irakaslea izaten ez nioke utziko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario